2017-09-23: "Euskaraz bizi nahi dut!" herri lasterketa, Iruñean.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017ko ira. 17a, 22:26

San Fermin Txikiko larunbatean, irailaren 23an, Euskaraz bizi nahi dut! herri lasterketa 10:30etan abiatuko da San Frantzisko plazatik.

2017-09-23: "EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA IRUÑEAN

 

San Fermin Txikiko larunbatean, irailaren 23an, Euskaraz bizi nahi dut! herri lasterketa 10:30etan abiatuko da San Frantzisko plazatik. Behean lasterketari buruzko xehetasunak. Aurten sorpresa berezia egonen da.

 

Lagunok, Irailaren 23an, larunbata, goizeko 10:30ean, San Frantzisko plazatik abiatuz Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bostgarren urtez antolatu dugun lasterketa San Fermin Txikirekin batera izaki ibilbidea Alde Zaharretik egiteko aukera ezin hobea dela uste dugu.

 

Euskaraz bizi nahi duzuen adin guztietako lagunak 5,5 km-ko ibilbidean, nor bere martxan, baina guztiak euskaraz bizitzeko norabide berean, jai/kirol giroan korrika egitera deitzen zaituztegu: burua deskonektatzeko korrika egitea gustuko duzuenak, kuadrilarekin batera ibilbide polit hau egitera animatzen zaretenak, kross korrikalariak, zuen txikiek ere korrika egin dezaten nahi duzuenak (lasai, haurrendako distantzia txikiagoko ibilbidea dugu esku artean!)… Anima zaitezte irailaren 24an Iruñeko kaleak hartzera!

 

Egunean bertan 9:15etatik 10:15etara San Frantzisko plazan izena emateko aukera izanen da.

- Helduek 5 eur.

- Txikiek 2 euro.

 

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, hartu gure agurrik beroena!!

 

IRUÑEKO EUSKALGINTZA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!