Alemanak 5 puntu, euskarak zero puntu.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2017ko eka. 18a, 22:16

Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6-5eko NAO), Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak. Euskarak, berriz, zero puntu.

ALEMANAK 5 PUNTU, EUSKARAK ZERO PUNTU

 

Foruzain-kabo izateko azken lehiaketan (2017-6-5eko NAO), Nafarroako hegoaldean, alemanak, ingelesak eta frantsesak 5 puntu ematen zituzten bakoitzak. Euskarak, berriz, zero puntu. Ez da kontu berria. Hala izan ohi da Nafarroako Gobernuaren lekualdatze lehiaketetan eta oposizio-lehiaketetan: gehienetan, atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratzen dira eremu mistoan, hau da, lanpostu publiko gehien dagoen eremuan, eta Nafarroako hegoaldean, ez hori bakarrik; Nafarroako hegoaldean euskara, Nafarroako berezko hizkuntza izanik, ez da puntuatu ere egiten.

 

Arartekoak, 2014an jada, gomendio hau eman zion Gobernuari: "Ez dadila ingelesa edo atzerriko beste edozein hizkuntza euskara baino gehiago baloratu, kontuan izanik euskara Nafarroako berezko hizkuntza dela, eta neurri batean koofiziala". Kontu berria ez izanik ere, beste behin salatu nahi dugu.

 

2017-06-18.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!