Osasun Txartela erdara hutsean.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko abe. 26a, 22:20

Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balioa duela.

OSASUN TXARTELA ERDARA HUTSEAN

 

Nafarroako Gobernuak osasun txartela erdara hutsean bidaltzen die nafar gehienei. Hala egiten du eremu mistoan eta legeak "ez-euskaldun" deitutakoan. Nafarroako eremu euskaldunean bakarrik igortzen du ele bitan. Gero, Nafarroako edozein tokitan bizita ere, herritarrak eska dezake erdara hutsean edo ele bitan egin diezaiotela txartela. Gobernuak ez du onartzen euskara hutsean egitea, argudiatuz Estatu guztirako balioa duela. Hau ez da zuzena; eskatzen dugu printzipioz ele bitan egin dadila nafar guztientzat, eta, gero, hala nahi izatera, aukera izan dadila euskara hutsean edo erdara hutsean eskatzeko. Eta txartela euskara hutsean egiteko ezintasuna ez da egiazkoa; Katalunian, adibidez, osasun txartela katalan hutsez dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!