23 lan deialdi legea urratzen.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko abe. 9a, 00:04

Nafarroako Gobernuak, lehengoak eta oraingoak, kontratazio zerrendak egiten ditu euskara baloratu gabe, eta gero zerrenda horiek berak erabiltzen ditu Nafarroa osorako, eremu euskalduna barne.

23 LAN DEIALDI LEGEA URRATZEN

 

"Euskararik gabe, Nafarroa ulertzerik ez" zioen Nafarroako Gobernuak Euskararen Egunerako egindako kanpainak. Beraz, nola uler daiteke Gobernuak 23 lan deialdi egin izana euskara baloratu gabe, eta, gainera, legea urratuta? Legeak dio eremu euskalduneko lanpostuetan euskara jakitea baloratu behar dela (euskara nahitaezkoa ez den kasuetan), eta eremu mistoan balora daitekeela. Baina Nafarroako Gobernuak, lehengoak eta oraingoak, kontratazio zerrendak egiten ditu euskara baloratu gabe, eta gero zerrenda horiek berak erabiltzen ditu Nafarroa osorako, eremu euskalduna barne. Gobernuak legea urratzeari utzi behar dio, eta eremu euskaldunean euskara jakitea balioetsi behar du. Eremu mistoan ere euskara jakitea kontuan hartu beharko luke, Legeak ematen duen aukera baliatuta. Eta, hori dena alde batera utzita, guztiz presazkoa da eremu euskaldunean jendearekin harremana duten postuetan euskara nahitaezkoa izatea: Medikuak, erizainak, liburuzainak, enplegu zerbitzuko langileak... Horretarako, plantilla organikoan aldaketak egin behar dira.

 

2016-12-08.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!