"Igelak" euskarazko pelikula, Golem La Morean eta Itaroan dugu.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko abe. 3a, 00:50

Komedia sozial gisa definitu dute pelikula, tonu arina eta egoera barregarriak izanik ere, etikaren eta norberaren portaeraren inguruko ondorioen inguruko hausnarketa ere zabaldu nahi duelako. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, Igelak-ek kontraste mingarria eraman nahi izan du pantailara, batzuei oso gaizki joan zaien bitartean, beste batzuei, berriz, oso ongi.

GOLEM LA MOREAN ETA ITAROAN, "IGELAK" EUSKARAZKO PELIKULA IKUSGAI DUGU.

 

Krisi garaiko kontrasteak.

 

'Igelak' komedia soziala Patxo Telleriaren hirugarren film luzea da.

 

Azken urteotan ohitura pozgarri bat sortu da Donostiako Zinemaldian, euskaraz egindako filmaren bat estreinatzea. Loreak edota Amama izan dira azkeneko aldietan aurkeztu diren pelikuletako batzuk, eta aurten, berriz, Igelak-en txanda izan da. Filma ez zen sail ofizialean egon, baina zinemaldiaren inguruan sortu ohi den ikusmina baliatu zuen. Bi hilabete geroago, aretoetara ailegatu da.


Komedia sozial gisa definitu dute pelikula, tonu arina eta egoera barregarriak izanik ere, etikaren eta norberaren portaeraren inguruko ondorioen inguruko hausnarketa ere zabaldu nahi duelako. Krisi ekonomikoaren testuinguruan, Igelak-ek kontraste mingarria eraman nahi izan du pantailara, batzuei oso gaizki joan zaien bitartean, beste batzuei, berriz, oso ongi.

Protagonista Pello da, banketxe bateko sukurtsal bateko zuzendaria. Delitu ekonomikoak egin izana leporatuta, atxilotu egingo dute, baina kartzelatik ihes egitea lortuko du. Ez zen bakarrik aritu, ordea, haren nagusia ere nahasita zegoen kontu ilunetan.

Izen ezagunak

Ihesaldian, baliabiderik gabe, hutsetik hasi beharko du, identitate berri baten azpian ezkutatuta. Modu horretan, etxegabekoen talde bat ezagutuko du, beren eskubideen alde ari direnak borrokan. Haiekin bat eginen du Pellok, helburu argi batekin: Daukaten dirua lapurtu eta atzerrira ihes egitea, han lasai bizi ahal izateko.

Euskaraz filmatuta dago Igelak, eta euskal aktore ezagun asko ikusteko aukera dago. Protagonista nagusia Gorka Otxoa da, eta, haren ondoan, Mikel Losada, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Joxean Bengoetxea daude, besteak beste.

Arlo musikalean ere ez dira falta euskal musikaren izen ezagunak. Iñaki Salvadorrek egin du pelikulako musika eta Gatibu taldeak, berriz, filmeko kanta egin du. Gatiburekin batera, musikari zerrenda luze batek hartu du parte filmean, era batera edo bestera: Gose, Xabi Solano, Natxo de Felipe, Oreka TX...

Igelak Patxo Telleriak zuzendu duen hirugarren film luzea da, lehenengoa bakarka. 2009. urtean La máquina de pintar nubes egin zuen, Aitor Mazo aktore eta zuzendariarekin batera. Iragan mendeko 1970eko hamarkadan girotuta zegoen pintore batzuen drama zen hura.

Hiru urte barru, 2012. urtean, Bypass komedia egin zuten Mazok eta Telleriak. Filmak Bartzelonan bizi den euskal ekonomialari baten gorabeherak kontatzen ditu. Pelikula hartan ere, Gorka Otxoa zen protagonista nagusia.

'IGELAK'

Zuzendaria. Patxo Telleria.

Aktoreak. Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Maria Cuickshank, Itziar Ituño, Gurutze Beitia.

Herrialdea. Euskal Herria.

Urtea. 2016.

Iraupena. 106 minutu.

Generoa. Komedia.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!