Baionako Bernat Etxepare Lizeoa lagundu!

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko aza. 15a, 22:05

Laguntza motak: 30 euro, 50 euro, 100 euro edo gehiago.

BAIONAKO BERNAT ETXEPARE LIZEOA LAGUNDU!

 

AURKEZPENA

 

Iparraldean jarraitzen den irakaskuntza sisteman, baxillergo aitzineko azken 3 ikasturteak lizeoan egiten dira. Bernat Etxepare lizeoa iparraldeko euskal lizeo bakarra da, Baionan kokatua.

 

ESKAINTZAK

 

Euskarazko Bernat Etxepare lizeoa da Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra. Honek erran nahi du Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek euskaraz gauzatu nahi baditu bere ikasketak Baionako lizeora heldu behar duela. Ondorioz, hein bat urrun bizi direnentzat, baitezpadakoa da barnategi baten antolatzea, honek dakartzan beharrei aurre eginez.

 

KANPAINAREN HELBURUAK 

 

Arlo teknologiko eta profesionalarendako eraikiko den lizeo berria sortuko da 2017ko irailean. Eskainiak izanen diren sailak lantzen ari gira momentu huntan eta 300.000€ behar dira barne antolakuntzarentzat (mahain, apal, arbel, ordinagailu, kadira, ohe, sukalde...).

 

KANPAINAREN LEMA: HAZTEN GAITU, HAZTEN DUGU

 

Gure kulturan zuhaitzak eta bereziki sagarrondoak izan duen eta duen garrantzia ikusiz, sinbolo gisa hautatu dugu kanpainarendako: Praktikoki sagarrondoak saltzeko, bainan ere sinbolikoki mezua pasarazteko. Sagarrondoak, euskara, ikastola eta Lizeoa irudikatzen ditu. Irudi zentral horri ideia eta balore frango lotzen dizkiogu. Euskarak, lizeoak, hazten, hezitzen, handitzen, zaintzen gaitu bainan guk ere haiek: Eten gabe elgar elikatzen dugu. Sagarrondoak ziklo osoa du, ikastolako ikasprozesuak duen bezala, etengabe indarberritzen dena, heziketa bezala.

 

Sagar mota anitz bada, hemengoak eta hangoak, eta ez da bat ere bestearen idurikoa: Gure ikasleak bezala.

 

Sagarrondoa, euskara eta lizeoa bezala, lurrari atxikia da eta bere erroekin lurra atxikitzen du. Lur eta eremu berrietan landatzen da eta fruitu emaiten du: Euskarak ere bere lekua badu HIRIAN, lizeoa «euskararen sagartze bat» izanen da Baionan, Euskarak Baiona behar baitu eta Baionak euskara. Sagarrondoa zaindu behar da, ongarriztatu, ez bakarrik guretako, ondokoendako ere bai.

 

Sagarra jatekoa da, partekatzekoa, eskaintzekoa. Euskara bezala, erabiltzekoa, har eta ematekoa, moldatzekoa, egokitzekoa, esperimentatzekoa. Gaurkoa eta kalitatezkoa da, zernahitarako erabilgarria. Eta denbora berean etorkizunerako baliagarria.

 

Argi da beraz, sagarrondoak, Euskarak bezala, hazten gaituela, hazten dugula.

 

Horra nola iraganen den kanpaina:

 

Sagarrondoak salduko ditugu lagundu nahi gaituzten jende guzieri. Sagarrondoa erosten duenak beretzat atxik dezake edo gure gain utz dezake EUSKARAREN SAGARDIA sor dezagun. Sagardi hau Baionako lur zati batean sortzeko asmoa dugu, lizeoa toki finko bati identifikatzeko eta lurrarekin dugun atxikimendua inguruko jendeekin partekatzeko. Ofizioko norbaiten ardurapean ezarria laiteke, profesionalki kudeatua izaiteko eta urtero lanaren araberako mozkina ateratzeko.

 

Laguntza motak: 30 euro, 50 euro, 100 euro edo gehiago.

 

Txekea helbide honetara bidal daiteke: Bernat Etxeparen Lizeoa – 12, bis, Maunède Etorbidea, 64.100, Baiona. Posta elektronikoa hau da: “info@betxepare.eus”.

 

Banku transferentzia ere egin daiteke, kontu honetara: FR76 1333 5000 4008 0012 8466 819.

 

WWW.BETXEPARE.EUS” web gunetik egin daiteke ekarpena. Hor ere informazio ugari dago.

 

2016ko irailetik 2017ko ekainera luzatuko da kanpaina.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!