Nafarroako Gobernuak ez ditu ele bitan jarriko.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko urr. 10a, 20:44

Ez dituzte kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

NAFARROAKO GOBERNUAK EZ DITU ELE BITAN JARRIKO

 

“Eremu ez euskaldunean”, Nafarroako Gobernuak ez ditu Nafarroarako sarreretako kartelak ele bitan jarriko (“Navarra Comunidad Foral” dioten horiek). Hala erantzun dio Manu Aierdi kontseilariaren Garapen Ekonomikorako Departamentuak Administrazioan Euskaraz Taldeak egindako eskaerari. Gure ustez, pixkanaka jar daitezke euskaraz, trafiko handieneko errepideetatik hasiz. Baina ez: Esan bezala, erantzunak dio Nafarroako Gobernuak 2006ko irailaren 25ean onetsi zuela “Nafarroako Errepide Sareetako seinaleak gaztelaniaz eta euskaraz errotulatzeko jarraibidea”, eta hartan esaten dela Legeak “ez euskaldun” deitutako eremuan errotuluak gaztelania hutsean izanen direla, baita lekuen izen ofiziala ele bitan denean ere. Ez dituzte kartelak aldatuko, eta berritzen direnean ere gaztelania hutsean berrituko direla ematen da aditzera. Beraz, non dago Aldaketa?

 

2016-10-10.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!