Pentsatzeko eta euskara erabiltzeko askatasuna.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko abu. 14a, 22:26

Nekez uler daiteke nola alderdi politiko batzuek, urtetan, diru-laguntzak ukatu dizkieten hainbat gurasori euskarazko hitz hori erabiltzeagatik. Ez da beren dirua; zergetatik hartutako dirua da, guraso kaltetuek ere pagatu dituzten zergetatik.

PENTSATZEKO ETA EUSKARA ERABILTZEKO ASKATASUNA

 

Nafarroako Gobernu berria zoriondu beharra dago, testuliburuetan "Euskal Herria" hitza zentsuratzeari bukaera emateagatik. Pentsamendu eta adierazpen askatasunaren kontua da alde batetik, eta geure hizkuntza erabiltzeko eskubidearen kontua, bestetik.

 

Hauxe dio Euskaltzaindiak: "Euskaltzaindiak, zazpi probintzia edo herrialdeen osotasuna adierazteko, Euskal Herria izenaren egokitasuna, zuzentasuna eta zehaztasuna berresten du, eta izen hori ez dela izate politiko administratibo konkretu baten baliokide. Aldi berean, gogorarazi nahi du mendez mendeko tradizio luzeari begirunea zor zaiola, eta inork eta ezerk ez du tradizio hori hausteko edo bere gogara aldatzeko eskubiderik".

 

Nekez uler daiteke nola alderdi politiko batzuek, urtetan, diru-laguntzak ukatu dizkieten hainbat gurasori euskarazko hitz hori erabiltzeagatik. Ez da beren dirua; zergetatik hartutako dirua da, guraso kaltetuek ere pagatu dituzten zergetatik.

 

2013an, El Mundo egunkariak zioen ezen Turkian "Kurdistan" izena erabiltzen uzten hasi zirela. "Tabu baten bukaera", eransten zuen. "Testuliburuetan Kurdistan hitza erabiltzeak gatazka diplomatikoak ekarri ditu Ankararekiko".

 

2016an, irudi du Nafarroako alderdi politiko batzuek askatasun falta hori nahi luketela Nafarroarako.

 

ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!