2016-08-19, ostirala, 22:00etan, Alde Zaharreko San Frantzisko Plazan: “Loreak” euskarazko pelikula.
ZINEMA GAUAK, IRUÑEAN, EUSKARAZ.
2016-08-11, osteguna, 22:00etan, Arrotxapeko Maiteminduen Parkean: “Planet 51” euskarazko pelikula.
Edozein adinetako ikusleentzat. Abenturetako komedia alienigenoa da, maila galaktikoan. Charles Chuck Baker kapitain eta astronauta amerikarra Planet 51-ra iritsiko da, planeta jo duen lehen gizakia delakoan. Goya Saria 2010 animazio-film luzerik onenarentzat.
Espainia. 2009. urtea. Animazioa. Iraupena gutxi gorabehera: 90 minutu. Zuzendariak: Jorge Blanco, Javier Abad eta Marcos Martínez.
Edozein adinetako ikusleentzat. Jesukristo jaio aurreko 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa hartua dute. Guztia? Ez! Galiar menderaezinak bizi diren herrixka batek eutsi egiten dio eta erasotzaileei behin eta berriz nagusitzen zaizkie .
Frantzia. 2015. urtea. Animazioa. Iraupena gutxi gorabehera: 86 minutu. Zuzendariak: Louis Clichy eta Alexandre Astier.
2016-08-19, ostirala, 22:00etan, Alde Zaharreko San Frantzisko Plazan: “Loreak” euskarazko pelikula.
Ez da gomendagarria 7 urtetik behekoentzat. Ane, Lourdes eta Tere dira filmaren ardatz; bakoitzak bere bizitza du, baina hirurei antzekoa gertatu zaie: Guztiek ere hurbileko pertsona bat galdu dute. Eta hirurek lore sorta misteriotsua jasotzen dute astero, pertsona anonimo batek igorria.
Euskal Herria. 2014. urtea. Drama. Iraupena gutxi gorabehera: 100 minutu. Zuzendariak: Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Interpreteak: Itziar Aizpuru, Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Jose Ramón Soroiz eta Jox Berasategi.
Edozein adinetako ikusleentzat eta bereziki gomendatua haurrentzat. Katutxo abandonatu bat aterpe bila dabil ekaitz egun batean, eta inoiz pentsatuko ez zuen etxerik arraroenean aurkituko du babesa. Jabea mago zahar bat da, eta bertan suerte eta mota guztietako automatak eta artefaktuak bizi dira.
Belgika. 2015. urtea. Animazioa. Iraupena gutxi gorabehera: 85 minutu. Zuzendaria: Ben Stassen eta Jeremy Degruson.
Iruñeko Udalak antolatutako bestelako jarduerak euskaraz.
Uda honetan hiriko kanpaldiak, bisita gidatua (arteaz), magia ikuskizuna eta hainbat lantegi (haur masajea, stretching yoga eta Sarasateren ipuina).