2016-08-03, 22:00etan: "Maya erlea" euskarazko pelikula, Mendillorriko Aintzirako Parkean.

Maya erlea zurrunbilo hutsa da eta ez die erlauntzako arauei jarraitzen.

2016-08-03, 22:00etan: “MAYA ERLEA” EUSKARAZKO PELIKULA, MENDILLORRIKO AINTZIRAKO PARKEAN.

 

Maya erlea zurrunbilo hutsa da eta ez die erlauntzako arauei jarraitzen. Ezti preziatua desagertzen denean, liztorrak susmagarri nagusiak dira, baina erleek uste dute Maya haien konplizea izan dela. Willy lagunak lagundurik, Mayak abenturaz beteriko bidaia hasiko du egiazko errudunaren bila, eta gogotik saiatuko da erleen eta liztorren arteko gerra eragozten.

 

Alemania. 2014. urtea. Animazioa. Iraupena gutxi gorabehera: 88 minutu. Zuzendariak: Alex Stadermann eta Glenn Fraser.

 

Edozein adinetako ikusleentzat eta bereziki gomendatua haurrentzat.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!