Galarko Cordovillan dugun Golem La Morea zinemak euskarazko pelikula bat emanen du 2016ko uztailaren 29tik aurrera: Oscar Santos zuzendariaren “Zipi eta Zape eta kapitainaren irla”.
“ZIPI ETA ZAPE ETA KAPITAINAREN IRLA” EUSKARAZKO PELIKULA, GOLEM LA MOREAN.
Galarko Cordovillan dugun Golem La Morea zinemak euskarazko pelikula bat emanen du 2016ko uztailaren 29tik aurrera: Oscar Santos zuzendariaren “Zipi eta Zape eta kapitainaren irla”.
Gabonak iritsi dira eta Zipik eta Zapek bihurrikeria handi bat egin dute. Oraingoan, gainera, oporrik gabe utzi dituzte euren gurasoek eta haiek kontrolpean izan nahian beraiekin itsas bidaia aspergarri batera eraman dituzte. Beren gozamenerako, ordea, helmuga, urruneko irla bat da. Ekaitz beldurgarri batek Pam andereñoaren luxuzko etxean geldialdia egitea behartuko die, zeinetan ume eta familiei araurik gabeko paradisuaz gozatzeko aukera eskaintzen dien. Pipi, Maqui eta Flequiren laguntzarekin, beraien gurasoen desagertzeak isla misteriotsuan bizi diren biztanleek gordetzen duten sekretuarekin zerikusia duela konturatuko dira.