2016-06-20, 20:00etan: “80 EGUNEAN” EUSKARAZKO FILMA, IRUÑEKO GOLEM BAIONAN.
Antolatzailea: Ekainaren 28ko Plataforma.
Axun (Itziar Aizpuru) eta Maitek (Mariasun Pagoaga) eskolan ezagutu eta bion arteko harremanak ezin laguntasunetik baino haratago joan. Bizitzak bananduta, Axun ezkondu egiten da eta Maitek bere benetako sexualitatea ezagutzen du. Berrogeita hamar urte pasa eta gero Donostiako ospitale batean topatu eta lehenengo sentimenduak berpizten dira.
2010. urtean egin zen pelikula hau. Jose Maria Goenaga eta Jon Garaño izan ziren zuzendariak.
Gaztelaniazko azpitituluak izanen dituenez, ikustera lagunduta joatea errazagoa izanen da.