Iruñeko Euskalgintzak dirua behar du, euskarazko haur eskolen aldeko kanpainaren zuloak estaltzeko.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko mai. 5a, 21:34

Euskarazko haur eskolak lortzeko kanpaina arrakastatsua izan da, baina milaka euroko zorra utzi dio Iruñeko Euskalgintzari, hurrengo proiektuak baldintzatzeraino. Huts egin gabe, euskaltzale guztiok diru laguntza eman behar dugu, kontuak orekatzen laguntzeko.

IRUÑEKO EUSKALGINTZAK DIRUA BEHAR DU, EUSKARAZKO HAUR ESKOLEN ALDEKO KANPAINAREN ZULOAK ESTALTZEKO.

 

Kaixo lagun!

 

Iruñean haur eskolak euskaraz egon daitezen lanean dihardugu. Aurten eskaintza handitu bada ere, oraindik ez da eskaera asetzen. Udalak aurre matrikulazio datuak eman berri ditu eta euskarazko plazarik ez da hutsik geratu: Itxaron zerrenda dago:

 

http://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2016-05-04/itxaron_zerrenda_ezarri_dute_irueko_euskarazko_haur_eskola_berrietan.htm

Hori dela eta lanean jarraituko dugu euskarazko haur eskola gehiago egon dadin eta zure laguntza behar dugu. Momentu honetan, ekonomikoa. Proiektuarekin bat egiten baduzu, Euskadiko Kutxako KK zenbaki honetan zure ekarpena egin dezakezu: Euskadiko Kutxa 3035 0058 38 0580105300.
Ekimenaren bideotxoa hemen duzu:

 

https://www.youtube.com/watch?v=5pZnKvKBHQ4

 

Eskerrik asko,

Iruñeko Euskalgintza

 

OHARRA.- Euskarazko haur eskolak lortzeko kanpaina arrakastatsua izan da, baina milaka euroko zorra utzi dio Iruñeko Euskalgintzari, hurrengo proiektuak baldintzatzeraino. Huts egin gabe, euskaltzale guztiok diru laguntza eman behar dugu, kontuak orekatzen laguntzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!