"Iparraldeko Norman" euskarazko filma, Golem La Morean ikusgai.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko api. 5a, 21:40

“Iparraldeko Norman” 2016an Zinema Euskaraz programak diruz lagundutako hirugarren estreinaldia da; “Egun handia” (Le Grand Jour) eta “Oker” filmen ondoren.

”IPARRALDEKO NORMAN” EUSKARAZKO FILMA, GOLEM LA MOREAN IKUSGAI.

 

Haurrei zuzendutako 66 minutuko film estatubatuarra Trevor Wallek zuzendu du eta gidoia Jack Donalson eta Derek Elliotek idatzi dute.

 

“Iparraldeko Norman” 2016an Zinema Euskaraz programak diruz lagundutako hirugarren estreinaldia da; “Egun handia” (Le Grand Jour) eta “Oker” filmen ondoren.

 

Areto hauetan proiektatuko dute: Nafarroako Golem La Morea (Iruñerria), Bizkaiko Getxo Zinemak, Zugaza (Durango), Zalla Zine Antzokia eta Multicines Bilbao eta Gipuzkoako Antiguo Berri (Donostia).

 

“Norman ehizatzen ez dakien hartz zuria da. Baina dohain berezi bat du: Bere aitonak bezala, gizakiei hitz egiteko gaitasuna du!

 

Vera marketing zuzendaria da eta egun batean Artikoan azalduko da telebistarako iragarki komertzial bat filmatzeko, bere nagusi dirudun eta harroputzarentzat luxuzko etxeak sustatzeko helburuz. Norman berehala konturako da zerbait egin behar duela bere etxea, Artikoa, salbatzeko.

 

Hartzak, bere aholkulari kaioak adore emanda, etxekoak bertan behera utzi eta itsasontzi batean ezkutaturik New Yorkerako bidea hartuko du, hiru leming txikitxo, bihurri eta ia suntsiezin lagun hartuta.

 

Manhattanen bertako biztanleek hartz zuriz mozorroturiko aktoretzat hartuko dute Norman, eta goizetik gauera ikaragarrizko ospea irabaziko du. Hartan, Olympiak, Veraren alaba azkar eta adimentsuak, lagunduko dio Greene jaun harroputzak Artikoa kolonizatzeko dituen planak saboteatzen”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!