Iruñean euskara hizkuntza ofizial izateko eskaera.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko mar. 16a, 00:05

Nafarroako Parlamentuak zaila izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.

IRUÑEAN EUSKARA HIZKUNTZA OFIZIAL IZATEKO ESKAERA

 

Euskalgintzaren betiko aldarrikapena izan da euskara hizkuntza ofiziala izatea. Gaur egun, euskara ez da ofiziala Nafarroa osoan. Hiriburuan, Iruñean, ere ez.

 

Nafarroako Parlamentuko gehiengoa ez dago prest Euskararen Legea aldatzeko, Ahal Dugu eta Ezkerra horren alde egin behar luketen arren.

 

Hala ere, Nafarroako Parlamentuak zail izanen luke Euskararen Legeari eustea, behar den lekutik aldaketa proposamena etorriz gero.

 

Horrexegatik, Administrazioan Euskaraz Taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera Nafarroako Parlamentuari luzatzeko: Iruñean euskara ofizial izenda dezala.

 

Ea gaia mugitzen den! Zalantzarik gabe, Iruñean euskara ofizial izatea oso onuragarria izanen litzateke euskararentzat eta euskaldunontzat. Euskara ez da guregandik at bizi; beraz, gure-gurea dugu aldarrikapen hau.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!