"Iruñea" euskarazko izen ofizial izateko eskaera.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko mar. 2a, 00:19

Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den “Pamplona” hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da.

“IRUÑEA” EUSKARAZKO IZEN OFIZIAL IZATEKO ESKAERA

 

Euskaltzaindiaren webgunean argi asko adierazten da zein den “Pamplona” hiriaren euskarazko izena: Iruñea. Euskaltzaindiaren araua da.

 

Hala ere, Nafarroako Gobernuak euskarazko izen ofizial moduan hauxe jarri zuen: “Iruña”.

 

Horrexegatik, otsailaren hasieran Administrazioan Euskaraz taldeak Iruñeko Udalari eskatu dio hurrengo eskaera luzatzea Nafarroako Gobernuari: Hiriaren euskarazko izen ofiziala Euskaltzaindiaren arauen arabera jar dezala (hau da, Iruñea).

 

Horrela, mundu euskaltzalearen eta instituzionalaren artean ditugun ika-mika eta eztabaida hori amaitzeko moduan izanen ginateke. Hala bedi!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!