"Oliba olioa eskutik eskura" Errigora Herri Ekimenaren kanpaina berria.

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko ots. 24a, 00:24

Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen atala aurkeztera gatoz gaurkoan. Otsailaren 19tik martxoaren 2ra, urte guztirako oliba olioa eskatzeko aukera izango baitugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

“OLIBA OLIOA ESKUTIK ESKURA” ERRIGORA HERRI EKIMENAREN KANPAINA BERRIA.

 

Nafarroa hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen atala aurkeztera gatoz gaurkoan. Otsailaren 19tik martxoaren 2ra, urte guztirako oliba olioa eskatzeko aukera izango baitugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

 

Zer da, baina, eskutik eskura?

 

Nafarroa hegoaldeak berezko dituen produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Eskaerak urtean behin eginez, eta urte guztirako beste eskatuz. Otsailean oliba olio birjina estra; maiatzean, berriz, kontserba loteak.

 

Baina, era, berean, eskutik eskura kontsumitzaile arduratsuak herriz herri saretzeko saiakera ere bada. Auzolana bitartekari, talde handietan antolatuta, eskaera handiak bideratzeko modu bat. Orain arte, 50 bat herritan 3.000 etxe inguru saretu gara eta, iazkoan, 9.100 bidoi banatu genituen; 45.500 litro olio.

 

Zertarako, baina, hau guztia?

 

Kontsumitzaileok bat egin eta, auzolanean, bertako produktuak kontsumituta, gutako bakoitzari on egin dagigun eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun:

 

-       Batetik, gutako bakoitzak kalitatezko produktua jasoko du, kasu honetan Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Eskaerak banaka bideratuta, nekez eskura genezakeena.

-       Bigarrenik, guztion artean, bertako ekoizpenari bultzadatxoa emango diogu, ingurumena zaintzen lagunduko dugu eta euskal lurraldeen arteko harremanak sustatzen ariko gara.

-       Eta azkenik, euskarari ere on egingo diogu, ekoizleak euskarara oraindik gehiago erakarriz.

 

Ez dezagun ahaztu Erriberako euskalgintza laguntzeko helburua dutela Errigoraren kanpainek. Ez zehazki lehenengo atal honek, baina bai kanpainek beren osotasunean.

 

 

https://www.errigora.eus/oliba-olioa-eskutik-eskura

 

https://www.errigora.eus/non-eskatu

 

Bidoi ekologikoa 32 euroan eta konbentzionala, 22 eta erdian: Errotan bertan duen prezio bera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!