'Paperezko hegazkinak' euskarazko pelikula, Golem La Morean

Erabiltzailearen aurpegia adm.euskaraz.taldea 2016ko urt. 4a, 08:35

Filma euskaraz bikoiztu du Zineuskadik. Urtarrilaren 1etik ikusgai dago Euskal Herriko hainbat zinema aretotan.

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak hamahirugarren filma du 2015eko katalogoan: “Paperezko hegazkinak” (Robert Connolly). 2014ko film australiarra da, eta paperezko hegazkinen munduko txapelketan parte hartu nahi duen Dylan mutikoa du protagonista. Urtarrilaren 1etik aurrera dago ikusgai Euskal Herriko hainbat zinema aretotan.

Gertaera errealetan oinarritutako filma da “Paperezko hegazkinak”Dylan 11 urteko mutikoa da, eta bere aitarekin bizi da Australian. Ama galdu zutenetik, baina, aitaren eta semearen arteko harremana ez da guztiz ona, aitak ez baitu galera gainditu. Dylanen ametsa paperezko hegazkinen munduko txapelketan parte hartzea da, eta horretarako, orduak eta orduak pasako ditu hegazkinak egin eta hegan jartzen. Gaztearen esfortzuak eta adoreak, helburuak betetzeko ez ezik, aitari laguntzeko ere balio izango dute.

Filma euskaraz bikoiztu du Zineuskadik, eta 2015eko katalogoko hamahirugarren filma da jada. Urtarrilaren 1etik ikusgai dago Euskal Herriko hainbat zinema aretotan, tartean, Donostiako Antigua Berrin, Bilboko Multicines 7n eta Cordovillako Golem La Morean.

Pelikula aurkezteko bideoa lotura honetan: “http://zinea.eu/2015/12/30/paperezko-hegazkinak-euskaraz-izango-da-ikusgai-zinema-aretoetan/”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!