Hauteskundeen ondoren, udal berriak erabaki du amaiera ematea auzi honi. Beraz, plaka horiek behin betiko elebidun izanen dira.
”AZAROAREN 25A” PASEALEKUKO PLAKAK BEHIN BETIKO ELEBIDUN: IRUÑEKO UDALAK HELEGITEA KENDU EGIN DU.
2015eko uztailaren 3an, Administrazio Auziekiko Epaitegian aurkeztutako idazki baten bidez, Iruñeko Udalak kendu egin zuen “Azaroaren 25a” Pasealekuko plakak elebidun ez izateko berak jarritako helegitea.
Iruñeko Udalak plakak elebidun jarri zituen, Nafarroako Administrazio Auzitegiak hori agindu ondoren, baina errekurritu egin zuen.
Hauteskundeen ondoren, udal berriak erabaki du amaiera ematea auzi honi. Beraz, plaka horiek behin betiko elebidun izanen dira.
Administrazioan Euskaraz taldeak bere poztasuna adierazi nahi du amaiera zoriontsu honengatik.