NAFARROAKO MUSEOKO ASTE SANTUKO HAURRENTZAKO TAILERRAK, ERDARA HUTSEAN.
Nafarroako Gobernuak 1956. urtean eraiki zuen Nafarroako Museoaren gaurko egoitza. Iruñeko Alde Zaharreko Santo Domingoko aldapan dago.
Aste Santuaren ondoko aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu ditu Museoak, modu ludiko, didaktiko eta sortzailean kultur ondarea hurbiltzeko, 5 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta.
Tailer horiek erdara husean antolatu ditu, D ereduko haur multzoa Iruñerrian nahiko handia den arren.
Elebakartasuna ardatz hartuta dauka Museoak. Errotulazioa lekuko, 2012ko ekainaren 26an Nafarroako Parlamentuak bertako errotulazioa elebidun jartzeko erabakia hartu zuen arren.
Bere kultur programazioak bestelako ikuspegia behar du, elebitasunera (gaztelania/euskara) bilakaera izateko.