Santa Ageda bezperan batera aterako dira Zaldiko Maldiko eta IKAko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Zaldiko Maldiko Elkartea 2016ko otsailaren 4a

"Euskalerria Irratiaren

antenan dago bandera

Biba gure hizkuntza zaharra,

segi dezagun aurrera!"

19:00etan entsegua eginen dute Zaldiko Maldikon bertan, eta 19:45ean aterako dira kaleetara, kopla zahar eta berriak abesteko.Zaldiko Maldiko elkartearen testua:

Santa Ageda bezpera gaur, elkarrekin kantuan, Zaldiko Maldiko eta Arturo Campion-IKA. Ohi denez, kopla zaharrak eta berriak pil-pilean dauden gaien inguruan, Bixenteren soinuak giroturik. Jende guztiarentzat. 19:00etan entsegua Elkartean (Ansoleaga 9-11, behea). 19:45etan karrikara, eta lehen geldialdia Udaletxe Plazan. Gero, karrika berria, San Frantzisko Plaza, San Migel, San Gregorio, Dindatxikia, Komedias, Nabarreria aldera, eta atzera, Sarasatera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!