Pentsioen dirua armak erosteko

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2023ko ots. 6a, 11:39

 Gure auzokide frantziarrak asaldatuta dabiltza erretreten erreformarekin. Enmanuel Macron Jaun Presidenta neoliberalak eta bere gobernuak erabaki dute estatuak jubilazioen gastua gutxitu behar duela.
 Proposamenak, langile, sindikatu eta ezkerreko jendakien protesta uholdea ekarri du; sekula ikusi ez diren manifestazio handienak ari dira egiten hexagono osoan zehar. Baiona dugu, besteak beste, mugimendu sekulako horren etsenplu. Hala ere, ez du ematen Macron Jauna amore emateko prest dagoenik. Beraz, galdera da, zergatik hainbesteko burugogorkeria, gai horrekin orain? Erantzuna, beti bezala, anitza da, baina botere kontuetan ari garenean dirua ez da inoiz urrun egoten.  
Hilabete honetan Ukrainako gerraren lehen urtea beteko da. Bi estatuen arteko itxurako guda hori bloke geopolitikoen arteko borroka bilakatu dela ez du inork zalantzan jartzen dagoeneko. Lehia armatua ahalegin ikaragarriak eskatzen ari zaizkio mendebaldeko blokeari eta aurreikusten da gastu militarra esponentzialki biderkatuko dela datozen urteotan. Nondik atera dirua arma eta gerrarako baliabideak eskuratzeko? Gastu sozialetatik, beti bezala, eta pentsioen dirua tentazio handia da, Macronek agerian utzi duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!