Zaharrak etorkizun

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko mar. 7a, 12:52

Azken aspaldian, familia kontuak direla eta, zaharren munduan ibiltzea egokitu zait. Deigarria egin zitzaidan lehen gauza izan zen zenbat eta zenbat jende mugitzen den eremu sozial horretan ikustea: Zaharretxeak, eguneko zentroak, zaharrak etxeetan zaintzeko kontratatuak…

 Eta arreta deitu zitzaidan bigarrena izan zen instituzio publikoek zein sarbide gutxi duten oraindik ere alor horretan.

Haurren zaintzan ibili garenok badakigu txikien hezkuntza-zentroen artean eskaintza publikoa oso zabala dela, eta oso arautua dagoela. Zaharrekin, aldiz, ez da horrela. Nik dakidala, ez dago zaharren zaintza zehatz mehatz arautzen duen lege propiorik, haur hezkuntzarekin gertatzen den bezala.

Nafarroan hirurogei eta hamarretik goitiko populazioa % 15ekoa da, eta 15 urtetik behekoa %20a, baina daramagun martxa ikusita, laster portzentajea aldatuko da.

Uste dut tenorea dela instituzioen aldetik zaharren zaintza gehiago zehazten hasteko eta, bide batez, zaharrendako zentro publikoak irekitzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!