Udal finantzazio berria

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko urt. 24a, 12:11

Hurrengo asteotan Nafarroako udalen finantzazioa aldatzeko bi lege eztabaidatuko dira Parlamentuan: transferentzia arrunten funtsarena, eta Udal Azpiegituren funtsarena. 
Bi legeok 2019ko Toki Erreformaren izpirituari heltzen diote, eta udal eredu zentralista aldatzeko bidetik doaz, eskualdeen eta udalen autonomiaren mesedean. Aurrera ateratzen badira, urrats handi bat emanen da “lurralde oreka” delakoa gure herrialdean erdiesteko. Alegia, hiriburuan ala landa eremuan bizitzea ez dadila izan hain diferente udal zerbitzuen ikuspegitik.
Aldaketa guztietan bezala, batzuek hobera egiteko besteek zerbait galdu behar dute. Kasu honetan “galtzailea”, kako artean, Iruñea litzateke;  ezen “hiriburutza-karta”ren, 26 milioiko gain-finantzazioa desagertuko baita.
Batzuei handienen pribilegioak gutxitzea min egiten die eta espantuka hasi dira berehala, hau guztia injustizia bat dela salatzen. Horrela jokatzen dutenak berea defendatzen ari dira, denonaren kalterako.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!