Urte berri on

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Lasa 2022ko urt. 10a, 12:34

Nekatuta nago. Nekatuta gaude. Gustu txarreko broma astun hau gehiegi luzatzen ari da, bi urte dagoeneko, ez da txantxa. Lagunak hil zaizkigu, familiarrak, auzokoak… 
Erran digutena egin dugu hasieratik: elkarri ukitzeari utzi, eskua eta muxuak utzi. Musuko itsusiak paratu ditugu muturrean, txertoak jaso ditugu, hasieran dosi bat, gero bi, geroago hiru… 
Baina alferrik, talde-immunitatea delakoa ez da iristen. 
Dagoeneko ez gara ginenak. Ulergarria da etsipena. Eta orain zer? Arauez paso egiten dugu eta ezer gertatu ez balitz bezala bizi? Ongi legoke, baina ostrukarena egitea da hori. Agintariei errua bota? Zer irabazten da horrekin? Izatekotan, haien mugatasunaren errudunak dira, besterik ez. 
Dakidana da ezin dugula etsi. Orain ez. Borrokan jarraitu behar dugu, birus madarikatuari zirrikitu guztiak itxi arte. Jokoan dagoena gure giza harremanak direlako,  gure kultura, gure maitatzeko era, gure pertsona izaera… eta ni ez nago prest hori guztia galtzen uzteko.
Beraz, urte berri on.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!