Galdera pare bat egin nahi dizkizut. Badakit ez didazula erantzungo, badakit zauden lekuan zaudela, ez didazula entzungo, baina behar ditudan erantzunen bila nator. Etzi azaroak 25, emakumeen aurkako tratu txarren kontrako eguna, horregatik hubildu naiz zure hilobiraino, ezin baitut ahaztu, ezin baitzaitut ahaztu. Zergatik ez zenituen salatu jasan behar izan zenituen mehatxu eta erasoak? Zergatik ez zenidan ezer esan berak kolpatzen zintuen bakoitzean? Badakit beldur zinela, tira, jakin, jakin, baina irudika dezaket. Barkaidazu ezer ez susmatzeagatik; zerbait susmatu izan banu, beharbada bizirik egongo zinatekeen. Baina zu beharrean, bizia hondatu eta lapurtu zizun putakume hura da bizirik dagoena.
Etzi azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna, galderak eta galerak eskua emanda jarraitzen duten bitartean oroitu beharko duguna.
Unai Arrasate