Visca Catalunya!

Erabiltzailearen aurpegia Unai Arrasate 2017ko urr. 24a, 18:53

Urriak 1, gaur da eguna.

Azkenean iritsi da eguna, demokraziaren eguna, aldarrikapen sozialaren eguna, INDEPENDENTZIAREN EGUNA!

 

Beldur naiz, bi arrazoigatik beldur; aurreko egunetako polizia kargengatik batetik, eta bozketak izan dezakeen garrantziagatik bestetik. Gosaldu bezain laster, superheroi baten antzera senyera bizkarrera lotu eta ahaldundua sentitu naiz, ahaldundua eta ausart polizia nazionalari, guardia zibilari eta eta faszistei aurre egiteko. Bai, historia aldatzera noa.

 

Bozka emateko zegokidan ikastetxera iristean, ehunka pertsona ikusi ditut, nor bere eskubidea aldarrikatu eta botoa ematen. Zur eta lur geratu naiz negarrez ari diren gizon-emakumeen eskuetatik ingurua senyera eta pankartaz josita ikustean, hainbeste borrokatu ondoren iritsi da eguna. Bihotzari txiki geratzen zaio gorputza. Heldu da nire txanda ere, papertxo baten bidez hainbat eta hainbat ametsi baietz esatekoa. Poz malkoak dira begietatik ezpainetara irristatzen zaizkidanak.

 

Bat-batean baina, oihu ozenak entzun ditut, pauso ozenak. Bozkagelan goitik behera beltzez jantzitako bi gizon aurrean duten orori kolpeka ari dira. Boto kutxa lurrera bota eta niregana etorri dira zuzenean, senyera bizkarretik kendu eta ni astintzen hasi dira. Hitza indarraren kontra, papeleta bat porraren kontra. Berraragitutako frankismoaren aurrean nengoela iruditu zait une batez. Amorruaren odol malkoak dira oraingoak. Dezepzioa, anabasa, nora eza, sirena hotsa, anbulantziak, zaurituak... Txaloka hartu gaituen jendartean barna goaz nor bere ohatilatxoan. Harro nago nire Kataluniaz. Poliziak bozketa eten nahi izan arren, garaipena independentziaren borroka irabazten hasia da. Visca Catalunya!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!