Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, mahai ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Topagunea 2015ko urr. 2a, 09:02
Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, mahai ingurua. Urriaren 20an, 19:00etan, Katakrak-en. Aurkezpena: Iñaki Martinez de Luna. Topalabea gogoeta taldeak osatutako Berrikasi eta Berrikusi dokumentuaren aurkezpen eta eztabaida, Iñaki Martinez de Luna soziologo eta Topalabe taldeko kidearekin. Gogoetarako dokumentu gisa aurkeztu da Berrikasi eta Berrikusi dokumentua, azken hamarkadatan euskararen eta euskaltzaletasunaren irakurketa kritiko batetik abiatuta, egiteko dugunaren gainean gako berriak lantzeko. Eztabaida zintzoa bultzatu nahi da taldetik eta aurkezpenok eztabaida horri ekiteko baliatu nahi genituzke. Topalabea taldea, Euskaltzaleen Topaguneak sustatu eta koordinatzen duen gogoeta taldea da. Taldearen sorreran ondoko kideek parte hartu zuten : Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Xabier Erize, Mikel Irizar, Julen Arexolaleiba, Jasone Mendizabal, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, eta Iñaki Martinez de Luna bera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!