"Zurekin hitz egin nahi dut” gonbidapenez Iruñerriko Mintzakide egitasmoak, kanpaina berria jarri du abian.
Horrenbestez, 15-16 ikasturtean parte hartu nahi duten euskaldun berri eta zaharrek urriaren 25a arteko epea dute izena emateko.
Mintzapraktika Egitasmoa, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila dutenei zuzenduta dago: euskara ikasten ari direnentzat edota aritu direnentzat; praktikatu nahi dutenentzat, euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu dutenentzat edota euskaraz ondo hitz egiten dutenentzat. Bidelaguna (laguntzaile) izateko berriz, berdin dio euskaldun zaharra edo berri, euskaraz naturaltasunez aritzen direnei zuzentzen zaie egitasmoa.
Izan ere, astean ordubetez hitz egiteko tartea hartuta, hitz egiteko jariotasuna hobetzen da , eta praktikatu behar duenari asko laguntzen zaio, ondo dakitenen ordubeteko ekarpena eginda. Hitz egitea baita euskaraz bizitzeko oinarria.