Sortzen Nafarroako Elkargunea, urriaren 7an Ezkaba ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2017ko ira. 22a, 10:03

Kurtso berri honek erronka berriak bezain garrantzitsuak dakarzkigu eta, horregatik, Nafarroako Sortzen Elkarteko bazkide garen oro elkartzeko beharra helarazi nahi dizuegu, gune bat antolatuz, erronka horien inguruan hitz egin eta erabakiak hartu behar ditugu eta. Pasa den ikasturtean Sanduzelai ikastetxean holako bilkura bat egin genuen, eta parte hartu zutenen balorazioa oso positiboa izan zen. Aurten, Nafarroako Elkargunea urriaren 7an burutuko dugu, larunbata izanik Nafarroako bazkide guztiei aukera zabaltzen diogunaren ustetan. Goizez izango da, 10:00tatik 12:30ak arte. Antsoaingo Ezkaga Ikastetxea dugu lekua, Iruñeko sarrera batean egonik guztiontzako eskura legokeen lekua dela jakinik. Eta behar duenarentzat “Ludoteka” zerbitzua antolatuko da. Eta ondoren zizka-mizka.

Elkargunean Sortzen Elkartearen bazkide oro parte hartu ahal izango du. Eta bazkide oro esaten dugunean Sortzen Elkarteko partaide diren Guraso Elkarte bakoitzeko familia bazkide oro esan nahi dugu; Elkartearen ikastetxe bazkideetako hezitzaile zein langile oro; eta Sortzen Elkarteko bazkide diren norbanako oro.

Elkargune horretan, bost gai mahai gaineratuko ditugu:

0.- Aurkezpena eta ongi etorria

1.- Komunitatea indartzen-trinkotzen

. Guraso Elkarteetarako GIDA: Lan-formakuntza tresna bat eskaini nahi dizuegu, eta guraso elkarteetan dabilen jendearentzat, edo orain dela gutxi lanean hasi direnentzako, Gida bat prestatu dugu. Bertan, alde batetik, Nafarroako hezkuntza sistemaren inguruan, zein eskoletako funtzionamendu eta organoen inguruko informazioa egoteaz gain (baita guraso elkarteena ere), Sortzen Elkartea zer den eta zer egiten duen azalduko duen atala izanen dugu. Formakuntza saioak, eskualdeka, proposatzen dizuegu.

. Gure Elkartearen diruzaintza: Pasa den ikasurteko kontuen laburpena aurkeztu dizuegu.

2.- Aurrematrikulazio kanpaina: Estilo berria

. Azken urteetan, Elkarte gisa egiten dugun aurrematrikulazio kanpaina aberasteko asmoarekin, saiakera ezberdinak egin ditugu: beste eragileekin elkarlan iraunkorra, lan saio ezberdinak bazkideekin batera, ... Dena dela, urtero, gai honek zenbait bazkideen interesa pizten duela dakigunez, batzorde bat osatu nahi dugu kanpaina honi begira. Helburua, mezua zein euskarriak eta epeak, denon artean zehaztea eta adostea.

3.- Jaia: iazko esperientziatik, hobetzera!

. Pasa den ikasturtean, Iruñera bueltatu zen Sortzen Jaia. Mezuaren zein egitarauaren eta antolakuntzaren aldetik, zenbait berrikuntza sartu genituen. Aurten, lan estilo horretan sakondu nahiko genuke. Prest?

4.- Urteko lehentasuna: Euskara eta hezkuntza

. “Euskara” hartu nahiko genuke enborrezko gai gisa ikasturte honetarako. Gai hau, hiru arrazoiengatik jorratu nahi dugu gure ikastetxeetan.

- Alde batetik, Diman eta Egiako Aitor Ikastolan garatzen ari garen Ikasle Euskaldun Eleaniztunak proiektuak, bost urteetako fasea bete duelako, eta orain da momentuan beste jauzi kualitatibo bat emateko.

- Beste aldetik, bi urte dira aldaketa politikoa Nafarroan eman zenetik. Euskarak, Nafarroa osoan, status ofiziala denon artean lor dezagun, Hezkuntza Komunitatea aktibatu nahi dugu. Euskaraz bizitzeko eta ikasteko eskubidea Nafarroa osoan lortu arte.

- Bukatzeko, D ereduan, euskarazko murgiltze eredua den aldetik, familien eta komunitate osoaren inplikazioak duen garrantziaz aritu nahi dugu. Euskararen lekua ez da eskoletako lau hormen barruan soilik, baizik eta etxean, auzoko dendarien ahotan, kaleetako seinaletan ... ere, egon behar du. Honengatik, familietan eta guraso elkarteetan euskararen aldeko aktibazioa bilatu behar dugu, gure eskolak irlak ez direlako, eta ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko duen eskola bat behar dugulako.

5.- Errigora eta Haizea Dinamika

. Aurten ere, Errigorak bultzatzen duen kanpainan parte hartuko dugu. Nafarroako Erriberako produktuak, ekologikoak, etxeetara ekartzen, auzolanean, eta gainera, Erriberan euskararen aldeko urratsak bultzatzen. Gure kasuan, Errigorako saskiekin lortzen dugun diru kopurua, D ereduko lerro berriak Erriberako eskola publikoetan zabaltzen, babesten, eta laguntzen inbertitzen dugu. Aurten, Haizea Dinamika izena jarri diogu ekimen horiei.

. Haizea Dinamika. Ekimen ezberdinak nahi ditugu burutu Erriberan sortu diren D ereduko lerro berriekin batera.

Proposamen hauek, eztabaida eta erabakitzera eramango ditugu Elkargunera. Lan ildo horiek garatu ahal izateko bazkideen inplikazioa behar izango bai litzateke. Eta horregatik hain zuzen, oso garrantzitsua da ahalik eta bazkide gehienen parte hartzea, zuen-zure parte hartzea.

Amaitzeko, parte hartzea konfirmatzea eskertuko genizueke (lekua egokitzeko eta Ludoteka zerbitzurako zenbateko begiraleak behar ditugun jakiteko). Oso erraza da izena ematea, estekan tikatu eta segi jarraibideak: https://goo.gl/forms/Fz1zfnQb2Xe5IcJO2

Gogoratu, Elkargunea, urriaren 7an larunbata, 10:00tan Antsoaingo Ezkaba ikastetxean burutuko dugu. Animatu parte hartzera!

Mila esker eta urriaren 7a arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!