LANBIDE HEZIKETA NAFARROAN EUSKARAZ

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2016ko ots. 26a, 13:19

Eguerdiko 11etan Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean Gurasoak, ikasleak, irakasleak, Sortzen Elkartea, eta LAB, STEILAS eta ELAko ordezkariak elkartu gara gaur, eskaera zehatz batekin. Hezkuntza Departamenduari exijitzen diogu, apirilean egingo den Lanbide Heziketarako aurrematrikulazio-inprimakietan, ikasketa horiek euskaraz egiteko dagoen eskaerarik neurtzeko baliabideak jartzea, “Euskaraz” leihatilatxoa jartzea, alegia.


Nafarroako Gobernu berria posible egin duen akordioak horrela jasotzen duelako, Hezkuntza ataleko 22. neurria, hain zuzen ere:

“LHko hezkuntza-eskaintza aztertzea eta aldatzea eta euskarazko hezkuntza-eskaintza handitzea, lurralde-egituraketa kontuan izanik; LH publikoa sustatzea, gizartearen beharrei erantzuteko, tokiko garapen-agentziekin, inguruko enpresekin, unibertsitatearekin eta hezkuntza-komunitatearekin elkarlanean; pixkanaka, inbertsioak egitea, instalazio eta makina egokiak eskuratzeko; eta egungo sistema (LH duala) sakonki aztertzearen alde egitea,prestakuntza eta laneratzea duinak izatearen ikuspegitik.”

Zentzu horretan, gure ustez ere, Lanbide Heziketa publikoa eta kalitatezkoaren alde, euskaraz dagoen eskaerak erantzun positibo bat jaso behar du. Horretarako, eskaera horri neurria hartzea lehenengo pausoa izango litzateke.

Hortik aurrera, eta datorren ikasturteari begira, erantzun positibo horiek gauzatu ahalko ditugu. Horretarako, bai Hezkuntza Departamenduarekin, bai Nafarroako Gobernua sostengatzen duen lau alderdiekin, bilkurak eskatuko ditugu, bakoitzak hartu ahal dituen konpromezuak eta ikusten dituen aukerak aztertu ditzagun.


Modu honetan, gaur, instantzia bat aurkeztuko dugu, aurrematrikulazio inprimakietan, “Euskaraz” leihatilatxoa eskatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!