KALITATEZKO HEZKUNTZA BATEN ALDE, ratioetan ere, aldaketa behar dugu.

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko urr. 5a, 19:11

Gaur, Iruñerriko zenbait ikastetxeetan (Auzalar ­Orkoien, Erreniaga­ Zizur, Bernat Etxepare­Txantrea, Alaitz ­Barañain .... ) bildutako 1000 instantzia inguru, Nafarroako Hezkuntza Departamenduko erregistroan, aurkeztuko ditugu. Instantzia­eskaera hauek sinatu dituzten guraso eta irakasleek arazo bat dute, beraien geletan 26­27 haur daudela, alegia, eta horregatik, eskaera zehatza da: kopuru hauek lehenbailehen jaistea.

Sortzen Elkartea osatzen dugu irakasleek zein guraso elkarteek argi daukagu, eta datorren
astean Hezkuntza Kontseilari berriarekin izango dugun bileran modu honetan jakinarazteko
asmoa daukagu: gure ustez, Nafarroako Hezkuntza publikoak zenbait neurri zehatzak eta
premiazkoak behar ditu (pasa den astean aurkeztu genuen “Nafarroatik Eskola publiko
berria sortzen” dokumentua), horien artean, kalitatezko hezkuntza bat lortzeko bidean,
ratioak murriztu behar ditugu. Neurri guzti horiek lortzeko, bidelagun izango gaituzte.

Hamaika arrazoi ditugu ratioen inguruan egiten dugun eskaera, egiteko. Horien artean, bi
nabarmenduko genituzke: ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza bat nahi dugulako,
eta irakasleen lan baldintzak­lan kargak. Zentzu honetan, “25 ikasle” ratio egokiena ez dela
badakigu, horregatik, ikastetxe bakoitzak izan behar duen autonomia, antolakuntzan ere,
aldarrikatzeko aukera probestu nahi genuen. Autonomia eta baliabideak, noski.

Bukatzeko, argi utzi nahi dugu ere, egun batetik bestera “dena” ezin dela aldatu, badakigula.
Baina konpromezuak hartzeko garaia da, eta Departamendu berriak bide berriak irekitzeko
gai izan beharko da, Nafarroako Hezkuntza publikoan benetako aldaketa eman dadin.
Bitartean, jakin ezazue, ikastetxe bakoitzak bere baliabideak bikoizten ari dituela, ahalik eta
kalitate altuena bermatzeko; zuzendaritzak,irakaslegoa, eta hezkuntza komunitatea
orokorrean, ahal duten guztia gehi bi ari dira inbertitzen gure ikasleen beharrei erantzun ahal
izateko. Inbertsio hau indartzeaz ari gara, gure ikasleek eta irakasleek merezi dute eta.
Nafarroako jendarteak merezi eta behar du, eta hurrengo aurrekontuetan egoera honi
konponbide bat eman dezagun lanean jarraituko dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!