Sortzen: "Arrakastatsua bezain berezia izan da Faltzesko festa"

Erabiltzailearen aurpegia Sortzen 2015ko api. 21a, 11:53

Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten igandean Faltzesen, Sortzen plataformak antolaturiko festan. Sortzen beraren idatzizko kronika eta ahorazonamedia.com webgunearen bideokronika ekarri ditugu hona.

Sortzen elkarteak urteak daramatza, diskriminazioz deituriko “zonalde ez Euskaldunean” euskaraz Bizi eta ikastearen aldeko jaia antolatzen. Aurretik esan genuen bezala aurtengo edizioak berezitasun handia hartuko zuela, eta bistan da arrakastatsua izan dela. Berezia, aurten, urteetako lana eta esfortzuen ondorioz Euskara hiru eremu administratiboetan banatzen duen legeari zirrikitua ireki baitiogu euskaltzale guztiok. Honen bestez, euskaraz ikasi ahalko da Nafarroa osoan, D ereduan legezko bide eta modu erregulatuan.

Alta, bide luzea dugu lan horrretan eta aurtengo Faltzesekoaren  antzekoak beharko ditugu ere aurrerantzean, euskarazko hezkuntza, eta honenbestez euskara, Nafarroako txoko guztietara zabaltzeko lanean bide-lagun eta arnas gune izanen diren Jaiak.

Horixe ospatzen ari baikara gaur Faltzesen bildu garen 3500 lagunetik gora. Euskaraz bizi eta Ikasi nahi dugun herritarrak garela eta zonalde edo mapako marra asmatuen gainetik, eskubide osoa dugula gurea den hizkuntzan ikasi eta bizitzeko. Izan bi haur, bost heldu  edo dozenaka lagun. Eskubideak eskubide dira. Faltzesetik Sohütara.

Giro paregabean jardun duen egun honek, 400etik gorako kotxe, 6 autobus eta herri oso bat kalean jarri du. Eguzkitsu eta musikaz betea.

Unerik unkigarrienak, Faltzeseko ohitura den “EL PILON”-eko maldara karrika dantzan ehunaka guraso haur eta zahar heldu denean. Herriko musika banda, erraldoiak, dantzari txikiak  eta txistulariak. Bertara iritsi eta mendixka goi-goitik gurpildun zezentxoak atera dira korrika, haur eta helduen lasterkadak egin araziz. Abuztuaren erdialdean Faltzesen ospatzen diren entzierroen kutsua hartu du bat batean argazkiak. “…y el que no corra el encierro…que se retire enseguida…” dioen abestia banda sonoro gisa zegoela.

"Hamarratz" proiektuak bere biziko garrantzia izan du Faltzesen. Hamarratz, euskararen herria jostearen metafora da. Ideia hori artelan-auzolan bihurtuta. Angela Moreno artistak hasi zuen pieza bat da. Instalazio artistiko mugikor gisa, lekuz leku doa eta euskararen herri bakaoitzeko piezak gehituz doaz. Arteñan erraldoi honek, itxira hartzen hasia du; hankak, besaoak, eta korapiloak josten ari baizaizkio eta gaurkoan ekarpen handia egin dutelako hainbat euskaltzalek, Angela moreno bera lagun zutela.

Eguerdira iritsita, eta Foruen plazan, urtetik urtera Euskara herria josten aritu diren jaiaren aurreko herri antolatzailei omenalditxoa egin die Sortzenek: Artaxoa, Larraga, Mendigorria, Bilatorta eta Oibar. Baita Faltzeseko lagunei, hamarkada bat bai daramate euskararen egun bat antolatzen Faltzesen. Gereziondo batez omendu nahi izan ditu Sortzenek. Herrira eraman eta bertan landatua izan dadin. Euskararen herriari gereziak eman diezazkion.

Bazkal ordua izan da gero. 400 pertsona bildu ditu frontoaian antolatutako bazkariak. Euskaltzale askok ordea nahiago izan dute etxeko tortilla eta zatoa hartu, itzala bilatu eta bertan otordua egitea. Beste batzuk ere, txoznako bokatak dastatu dituzte plazako giroa mantentze aldeko ardura hartuz.

Kafearen ostean, eta gainontzeko bi guneak garbitu eta itxi ostean,  Foruen plazan konzentratu da giroa. Marianitoz blai, Nunca es Tarde eta Trikidantz-en musikaz gozatzeko aukera paregabeaz.

Honekin guztiarekin, amaiera emanen diogu laister jaiari. Euskara Nafarroa osoan zabaltzeko indar berritutik. Eta hurrengo zita begi bistan izanik. Apirilaren 25. Euskaraz bizi nahi dugunok Anaitasuna kiroldegia lepo beteko baitugu. Deia luzatzen dugu ere, Sortzenetik. Faltzes izan da gaur, hurrengo larunbatean Anaitasuna. Han ikusiko dugu elkar.

Mila esker Faltzesera hurbildu zareten milaka Euskaltzaleei eta bereziki Faltzesko herriari.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!