Heldu da!!

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Perez 2015ko eka. 15a, 13:07

Hainbeste egin dut honekin amets, oraingoan zaila egiten zaidala pentsatzea honetan baietz, buelta ematea lortu dugula. Ez dugu aldaketa lortu, badakit, baina aizu atea irekitzea ere ez da makala izan.
 Jendetza kalean ikustea aldaketari ongi etorria emanez hunkigarria da, oso, baina ez ditzagun begiak itxi, denak ez dira irribarreak, aurpegi luze eta mutur beltz batzuk ere ikusi ditugu.
Traizioa diote, iruzurra.
Ez zuten horrela ikusten PPk eta PSEK hitzartu zutenean Eusko Jaurlaritza lortzeko, orduan berdin zitzaiein zenbat boto zuten ala zein zen herriaren hitza. Orduan bost axola eta orain ere, herriaren borontatea hagitz argi islatu zen larunbatean goizen txupinazorik gabeko txupinazoan, beraien kezka ez da gehiengoren borontatea, botere galera baizik, beraien etorkizuna baizik, txiringitoren bilakaera zein izanen den.
Iruñeak ez duela merezi Ehbilduko alkate bat diote eta, UPNko bat bai? Legezkoa dela eta ez morala gaineratzen dute, larrua behar da hori errateko. Morala ez dena jendearen dirua lapurtu izana, ahulenak zapaldu izana, hori da benetan Nafarroak merezi ez duena.
Pozik nago, bai, aldaketa hemen baita, azkenean lortu dugu bide honetako beste etapa batean sartzea baina irribarre batzuk faltan somatzen ditut. Garaipen hau Aitziberrekin konpartitu nahi dut, zauden tokian zaudela, hemen zaitugu gurekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!