Datorren ekainaren 27an Noaingo martxa egingo da, Iruñeko Getzetik Burgoen plazaraino. Martxa honetan, 1521ean nafar gudarosteak gaztelar armadaren aurka pairatu zuen porrota gogoratzen da. Orduko hura Nafarroak bere independentzia berreskuratzeko 3. saioa izan zen; eta azkena. Porrot harekin nafarrek betiko galdu zuten erresuma subiranoa izateko aukera, ez zen beste saiakerarik egon.
Efemerideak garrantzitsuak dira; nor garen eta nondik gatozen gogorarazten digute, eta aurrerantzean nor izan nahi dugun. Horregatik, martxa honetan Nafarroak bere etorkizuna erabaki ez zuela aldarrikatuko da, eta aldaketa giroa usaintzen den honetan, nora goazen erabaki nahi dugula.
EGITARAUA:
09.30 Topagunea Getzen
10:00 Martxaren abiatzea Ulibarrenaren monumentutik
13:30 Amaiera ekitaldia Iruñeko Burgoen Plazan(Alde Zaharra)
Manifestuaren irakurketa
Ortzadar eta Iruña taldeen dantza emankizuna.
14:30 Herri-bazkaria (txartelak erreserbaz)
PREGOILARIA: FREDI PAIA
Aurten luxuzko pregoilaria izango dugu Noaingo martxan: Fredi Paia bertsolaria, Bizkaiko txapelduna eta urte luzez Nabarralderen lagun eta lankide izan dena. Fredik eramango du makila martxaren azken txanda. Gainera bazkarian berarekin batera Julen Zelaieta bertsolaria izango dugu eta biek bertso saio labur bat eskainiko digute.
PARTE HARTU:
Noaingo martxan parte hartu eta eraman ezazu makila. Martxan zehar eskuz esku pasatzen den makila honek gure herriaren bere etorkizuna erabakitzeko duen nahia irudikatzen du. Aurten jende andana bildu nahi dugu makila honen inguruan eta horregatik tarte batez eramatera gonbidatzen zaitugu. Horretarako deitu 948 -211057 telefonora.