Foruei buruzko online ikastaroa martxoan

Erabiltzailearen aurpegia Nabarralde 2015ko mar. 3a, 18:46

Foruen inguruko ikastaroa Martxoaren 4tik apirilaren 4ra.

Foruei buruzko eztabaida historikoak nahasmena sortu eta mitoen sorrera ahalbidetu  ditu. Nahasmen horren adibide garbia dugu Nafarroa:  egungo “foru” erakundeak Espainiako sistema politikoaren menpeko dira. Baina Foruen hasierako izpiritua erabat subiranoa zen.

Bestalde, foruen bilakaerak (degradazioak) euskal gizartearen eta espainiar Estatuaren arteko harremana definitu du. Sabino Arana bera paradigma foralean oinarritu zen bere teoria nazionalista osatzeko orduan.

Online ikastaro honek Foruei buruzko argibideak eman eta eztabaidaren oinarriak zehaztea du helburu. Eredu forala  (zuzenbide iturria, foru idatziak, hiri foruak, foru orokorra, lurralde foruak…) aztertuko dira bertan.

 Informazio gehiago hemen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!