Miren Mindegia: "Emakumeak izan dira zientzia fikzioaren generoan iraultzaileenak"

Erabiltzailearen aurpegia Miren Mindegia 2021ko api. 28a, 17:14

Emakumeen etorkizunak irudikatzen orainaz hitz egiten du zientzia fikzioak. Horregatik izan dira, Miren Mindegiaren iritziz, emakumeak berritzaileenak, iraultzaileenak, generoaren diskurtsoari dagokionez. Margaret Atwood, Mary Shelley eta Ursula K. Leguin egileak gerturatu dizkigu gaur irratira.

Bihar estreinatuko da Handmaid's Tale telesailaren laugarren eta azken denboraldia HBO-n. Margaret Attwood-ek idatzitako izen bereko eleberrian oinarritzen da, zientzia fikzioaren literaturan dagoen ahotsik nabarmenetako bat. Hori aitzaki hartuta zientzia fikzioaren alorrean generoaren diskurtsoa deseraiki dutenak izan ditu hizpide gaur Miren Mindegia kazetariak irratian: "Zientzia fikzioa diskurtso kritikoetarako eramua izan baita, hasiera hasieratik". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!