I may destroy you trauma batetik abiatzen den telesaila da. Protagonistak, Arabellak, bortxaketa bat jasaten du besta gau batean, baina hurrengo egunean ez da guztiz oroituko. Telesailak aurrera egin ahala, gau hartan gertatutakoa josten joanen da, puzzlea osatzen, eta, noski, traumari aurre egin beharko dio nola edo hala. Midegiak azaldu duenez, erasoa argitzea baino, telesailaren helburua biktimak pasatu behar izaten duen prozesu mental horretan ea indarkeria sexualak izan ditzaken hamaika aurpegietan zentratuko da, baina horrelako gaiek jotzen duten melodrama estilotik urrunduz.