Miren Mindegia: “Feminismoaren historia klase bat da ‘Mrs. America’ telesaila”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Mindegia 2020ko eka. 17a, 17:26

'Mrs. America' telesaila gomendatu digu Miren Mindegiak irrati-urteko azken atalean. Gaiarengatik eta duen kalitatearengatik azkenaldian plataforma digitaletan agertu den telesail interesgarrienetako bat da haren aburuz.

"Telesailak feminismoaren une historiko garrantzitsuenetako batera eramaten gaitu, hain zuzen feminismoaren bigarren olatua deitu zena". 1970eko hamarkadan kokatzen da telesaila, eta garai hartan AEBetan mugimendu feminista eta etxekoandre kontserbadoreen arteko norgehiagoka kontatzen du. Sexua kontuan izan gabe estatubatuar guztiei eskubide legal berberak aitortzea helburu zuen Eskubide Berdintasunaren Emankida izenekoa onartzearen inguruan gertatu zen lehia hori: ERA ingelesezko hizkietan.

Telesailaren kapitulu bakoitzak pertsonaietako baten izena eramanen du izenburutzat. Kapituluz kapitulu, feminismoaren historiaren atal horretan izen propio bat izan zuten pertsonaiak ezagutuko ditugu: Gloria Steinem, Bella Abzug, Betty Friedan... "Oso interesgarria da ikustea nola eraikitzen dituzten euren diskurtsoak, eta batez ere zein den diskurtso horien subjektua, emakume bezala. Hala, barne botere gatazkak ere ikusiko ditugu, eta gaur egun ere ezagunak suertatuko zaizkigun gaiak. Azken batean, zein zen feminismoaren garai hartan erdigunean jartzen zen emakume subjektua?: Emakume zuria, maila ekonomiko
erdi-altukoa, heterosexuala".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!