Itxialdiak eskaini dion denbora irakutzeko baliatzen ari da gehien bat Miren Mindegia kazetaria. Katakrakek argitaratu duen Silvia Federiciren 'Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria' liburua gomendatu du Irrintzi Plazan: "Bizi gaituen egunokin lotura du. Sistema honek, gure bizitzaren gain, emakume bezala, izan dezakeen eragina azaltzen du eta zein puntura arte erabakitzen duen gure bizitza".
Itxialdian eta irakurri duena oinarri egunotan egin duen hausnarketa bat partekatu du Mindegiak solasaldian: "Zaintzaren garrantzia zein punturainokoa den eta zaintza erdigunean jartzearen garrantzia. Nik uste dut egoera honetan eta egun hauetan ikusi dugula hori ez dela inolako utopia bat, beharrezkoa dela, orain eta gaur".
Irratiko kolaborazioetan jarri izan dituen abestiekin zerrenda osatzeko ere baliatu du itxialdia Mindegiak. Spotify-n jarri du nahi duenak entzun dezan.