Telesaila ez da edonolako komedia Mindegiaren iritziz: "Hausnarketarako parada ematen duen horietakoa, benetako drama bat ere izan daitekeenaz hitz egiteko baliatzen dena. Sexu harremanetaz eta orokorrean sexualitateaz irakatsi digutena gaizki dagoela erakutsiko digu, gizon zein emakumeen plazera ahalbidetuko duten eredu berriak beharrezkoak direla".