Arrazoiak hamaika dira; ez gehiago, ezta gutxiago ere: hamaika. Aniztasunerako berme izan daiteke; eleanitz izateko biderik zuzenena; ate berriak irekitzeko modua; hurbilekoa beste modu batera ezagutzeko parada; eskolan partaide anitz kontuan hartzen dituen espazioa.
Hizkuntza batek ate berriak irekitzen ditu. Ez du bat bera ere ixten. Hori da D eredua: hori baino ez, eta hori guztia. Eskubideak, parte-hartzea eta hezkuntza eredu parekide eta berdinzalea martxan jartzen duen eredua. Irekia eta hurbilekoari lotua.
Nafarroan urte luzeetara begirako erronka erraldoia dugu aurrean: euskara loturarako arrazoia izan dadin, ez manipulazioetarako tresna. Ongi daki batek baino gehiagok euskararen bidez gorroto eta gezur asko funtsik gabe geratzen direla. Denona, denontzat. Eskola parte-hartzaile, hezkidetzaile, anitz eta berdinzalearen bidean, D eredua aukerarik onena delako. Atzo, gaur eta bihar. Kontua da ezagutzen ez dena gorrotatzea errazagoa dela. Segi dezagun arrakala eta bide berriak irekitzen. Badugu lana.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!