Pentsamendu magikoa

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2021ko abe. 23a, 17:24

Pentsamendu magikoa erraz hedatzen dela ematen duen fenomeno bat da. “Honetan sinesten baduzu, pentsatzen duzuna beteko da”, “esfortzu hori eginez gero, lortuko duzu”. Horiek dagoeneko existitzen ziren; bide horretatik etorri dira “hau ez da egia nik hala uste dudalako”, “nik hemen ikusi dut, honek esan dit, teoria hau...”.

Ziurgabetasun eta nahasmen garai hauetan, lehentasuna non dagoen jakin beharko genuke. Komunitatean behintzat, taldean behintzat, ondoan ditugunetan behintzat. Ni gutxiago, gu gehiago. Gogoratu beharko genuke. Egoera zaila gehiago zailtzen ari den honetan, gogora dezagun non geunden duela urtebete. Konparazioak batzuetan ez dira kontsolagarri, baina beharrezkoak direla uste dut. Egoerari aurre egiteko, komeni da errealitatea gehiegi ez mozorrotzea. 

Edozer sinetsi aurretik, zientziari begiratzea komeni dela pentsatzen dutenetakoa naiz. Ez dakit noiz hasi ginen pentsamendu magikoa praktikan jartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!