Berria eta zaharra

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2021ko urr. 5a, 18:43

Ikasturte berria hasi da eta oraindik hor gabiltza, udazkenak zer eman, eguzkiak nola berotu eta hurrengo egunak zenbat euri oparituko digun pentsatzen. 
Nonbait irakurri nuen, duela gutxi, irailean ez garela eguraldiaren arabera janzten, nahi dugun eguraldiaren arabera baizik. Nago urrian bertan hori ere gertatzen dela: ez diogula gure buruari onartu nahi baietz, negua gertuago dugula eta egunak iluntzen hasiak direla. Eguzkia ez dela hain goiz altxatzen, gaua goizago etortzen dela. 
Eta ikasturtean ere hala sartu gara: motzegia izan den udaren ondoko hilabeteak. Maskarak gero eta gutxiago, tabernak gero eta gehiago. 2019a noiz itzuliko zain, bila, atezuan. Etor dadila etorri beharrekoa: hemen jarraituko dugu, neguari begira, heldu diren erronka guztiei aurre egiteko prest. Ez gaitzala lotan harrapa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!