Nola suntsitu daitekeen dena. 300 biztanle baino gutxiago dituen herri batean 200 etxe berri eraikiz. Bertakoarekin guztiz apurtzen duen urbanizazio handinahi bat eraikiz. Soroak, zuhaitzak dauden parajean golf zelaiak eraikiz. Ez dakigu norentzat den luxuzko hotela eraikiz.
Obra irregularrak aurrera eramanez. Paisaiarekin apurtuz, porlana beste guztiaren gainetik jarriz. Garapena deitzen dioten hori, letra larriz, bizitzaren gainetik jarriz. Euskararen arnasguneak suntsituz. Lurrarekiko loturari zementuzko pelotazoa gailendu. Makinak bizitzaren kontra.
Gaur Lekaroz da, Aroztegia da. Espekulazioaren erreinuan, jopuntu berria edo zaharra, segun nondik begiratzen zaion. Ibilbide luzean, beste puntu beltz bat. Hasieratik amaiera arte suntsiketa eta erauztea beste guztiaren gainetik jarri nahi dute. Pelotazoa eta Baztanen izanen duen eraginak izugarriak dira.
Obrak hasi nahi dituzte, herritarrek gelditu. Norberak bere alea jar dezala, ahal duen tokitik.