Gogorra

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2020ko abe. 22a, 17:20

Urte gogorra eta luzea izan da. Bizitza oso bat pasa dela ematen du, eta gaur imajinatzen zaila egiten zait nola geunden duela urte bat; non, norekin, ze konpainian eta zer egiten; hamaika aukera datozkit burura eta denak iruditzen zaizkit gehiegizkoak, beste mundu batekoak. 

Baina ez dezagula itxaropena ere galdu. Honek ez gaitu ez hobe ez okerrago egin: gure gabezia eta alde on guztiak jarri dizkigu mahai gainean, ispilua jarri digu aurpegian, eta esan digu nor garen.

Baina nolakoak izatera irits gaitezkeen da kontua, nire ustez. Krisi hitzak hainbesteko pisua duen honetan, berrasmatzea eta aldaketei bide ematea. Orain, inoiz baino gehiago tokatzen zaigulako dagokigunaren alde borrokatzea. Etorkizunagatik, baina orainagatik bereziki. Ez gaitzan honek zuloan harrapatu. Ongi bukatu urtea eta hobeki hasi; egunek aurrera jarraituko dute, 31 eta 1 ez dira hain desberdinak. Sinboloak eta tradizioak pixka bat eraistea batzutan ez letorkiguke hain gaizki ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!