Atzera goaz aurrera ez bagoaz

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2020ko eka. 16a, 15:40

Normaltasun berria saltzen ari zaizkigu; azken egunetan komunikabideetan eta eguneroko elkarrizketetan gehien entzuten diren hitzak dira. Normaltasun berria: norma berriak, denak berdin jarraitzeko. 

Normaltasun berri horren aurreko egun hauetan, mobilizazioak ere ugaritzen hasiak dira han eta hemen. Ez da gutxiagorako: eskubide sozialak jokoan ditugu, murrizketen mamua gertu eta eredu ekonomiko, politiko eta soziala kolokan. Atzera goaz aurrera ez bagoaz. 

Eta aurrera egin behar dugu, hau ez dadin betikoei egiten zaigun lapurreta antolatu berri bat izan. Ostiralean herri eta auzoetatik, Euskal Herriko eskubide sozialen kartak deituta, geldirik geratuko ez garela dioten mobilizazioak. Eta, larunbatean, bidea egiten jarraituko dugu; guztiak etxean izan arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!