Argitu du egunak

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2020ko mar. 31a, 15:46

 Argitu du egunak
Zeregitendutnikhemen bat baizik ez dit oihukatzen buruak
Zer
egiten
dut
nik
hemen
berarekin.

Zer egiten dut nik hemen berarekin
zenbat ordu pasako dira hemendik atera aurretik
poliziak geldituko ote nau bueltan
harrapatuta nago eta ez dira ordu gutxi falta
astelehena heltzeko. 

Zer egiten dut nik hemen, 
borregoi metro hauetan, 
janariz inguratuta
ez-orduz inguratuta,
kale huts batera ematen duen eraikin huts honetan
txaloen zain
ilaren zain
maskarillen zain
eskularruen zain
ateratzeko beldurrez.

Zer egiten dut nik hemen
telebistari kasu egin eta bihotza uzkurtzen zaidala nabarituta,
heriotza gertuago sentituta,
zergaragunorgaragunoradaramaguitsasontzia pentsatuta,
antsietateari ihes egin nahian
baina nola egiten zaio aurre antsietateari
bihar telebistak zer esanen duen jakin gabe.

Zer egiten dut nik hemen
larunbata baino
astelehena nahiago badut
aldentzeko, aldatzeko.

Ihes egiteko.
Baina dagoeneko astelehenak eta larunbatak desagertu dira egutegietatik.
[15:04, 31/3/2020] Reyesilintxeta: Irrintzia. Lur Albizurena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!