Udaberria gero eta gertuago dugu, eta bide horretan, loratzen hasi dira borrokak. Loratzen hasi da kolektiboa, elkarlana, auzolana eta elkarrekiko babesa. Guztiok ez garelako bat, baina bat egin nahi dugula eta egiten dugulako. Nafarroa eta Euskal Herria altxatzen hasi dira negutik ere, aldarri eta oihu propioz; prekario nahi gaituzte, eta sumiso, eta mutu. Baina pasa den osteguneko grebak eman zituen pista batzuk, eta guk ere merezi ditugu altxamendu txikiak. Udaberria loratzeko gero eta gutxiago geratzen da, baina egon gaitezen adi: pentsiodunen borroka gazteen borroka da, feministena pentsiodunena, arrazializatuena langileena. Zirkulua ez da amaitzen. Erasoak etorri dira eta etorriko dira, defenda ditzagun lortutakoak eta bidean zeudenak. Euskara ere ez diezagutela lapurtu.