Gure plazak

Erabiltzailearen aurpegia Lur Albizu 2019ko abe. 10a, 16:19

Euskal kultura izan dugu pasa den asteko goiburu hedabide, sare sozial eta elkarrizketa askotan. Zein liburu, diska, lan, hitzaldi ikusi ditugun eta kontsumitu ditugun. Zein sari eman dioten nori. Zein sortzaile ezagutu ditugun. Zein idazleren lan irakurtzeko irrikaz gauden eta zenbat denborako ilarak egiteko prest gauden norbaiten sinadura, argazkia lortzeko. 

Datuek ere hitz egin digute: 120.000 bisitari baino gehiago Durangon, 8 milioi euroko fakturazioa. Urte osokoaren %20a omen. 

Gure plazak halako tamaina du. Durangora joan diren askok ez dute liburu bat erosiko urte osoan, heldu den urteko hitzordura arte. Euskarak eta euskal kulturak zerbait gehiago beharko dute bizirautetik bizitzera pasa ahal izateko. Durangok pista batzuk emanen dizkigu, beharbada. Zein pausu eman behar ditugu aurrera? Zein harribitxi gehiago, hitzordu ezinbesteko sortu?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!